Txalopintxaloren irakasle eta ikasleen mantalak aurkezten ditugu: diseinu esklusiboko Euskal Herrian %100ean irudikatu eta jositakoak. Kalitatezko oihal katalanak erabiltzen ditugu txalopintxalo bat daramazunean gozo eta eroso senti zaitezen.
Gizarteratzea eta laneratzea sustatuz
Hazlan joste-lantegiak urte asko daramatza lanean lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea errazteko, etxeko langileak eta jostunak ezkutuko ekonomiatik ateratzeko eta enplegu horiek profesionalizatzeko. Txalopintxalo guztiak josita daude han, eskuz, banan-banan.