ESKAEREN ENTREGA

Eskaerak erabiltzaileak izendatutako helbidean entregatuko dira, webgunean zehaztutako epean, hautatutako bidalketa-metodoaren arabera, eta, betiere, erosketa egin eta 30 egun naturaleko epean.

Arrazoiren batengatik entrega-data bete ezin badugu, horren berri emango dizugu eta erosketarekin aurrera jarraitzeko aukera emango dizugu, entrega-data berri bat ezarriz edo eskaera ezeztatuz, ordaindutako prezio osoa itzuliz.

Baldintza hauen ondorioetarako, eskaera entregatu dela ulertuko da zuk edo zuk baimendutako hirugarren batek produktuen jabetza materiala hartzen duzunean, eta hori entrega-helbidean eskaera jaso izanaren sinaduraren bidez egiaztatuko da.

Entregako gorabeherak: hartzailea ez dagoelako ezin bada entrega egin, garraio-agentziak ohar bat utziko du, eta hartzailearekin telefonoz harremanetan jartzen saiatuko da, beste entrega bat egiteko. Entregak berriro huts egiten badu, bezeroak jarri beharko du harremanetan garraio-agentziarekin entrega berri bat hitzartzeko.

30 egun igaro badira zure eskaera entregatzeko prest dagoenetik, eta saltzaileari egotzi ezin zaion arrazoiren batengatik entregatu ez bada, kontratuan atzera egin nahi duzula ulertuko dugu, eta ebatzitzat joko dugu. Kontratua suntsiaraztearen ondorioz, zuregandik jasotako ordainketa guztiak itzuliko dizkizugu, baita entrega-gastuak ere (salbu eta eskaintzen dugun entrega arruntaren kostu txikienaz bestelako entrega-modalitate bat aukeratzearen ondoriozko gastu gehigarriak), bidegabeko atzerapenik gabe eta, edonola ere, ebatzi dugun egunetik gehienez ere 14 eguneko epean. Hala badagokio, saltzaileak jasanarazi ahal izango dizkio kontratua suntsiaraztearen ondoriozko garraio-gastuak.